XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bañan jaiotako lurrak beti tira egiten.

Ala ere, pròfugo joana baitzan, ezin onerako biderik artu.

Amabi urte egin zituan Argentina`n.

Amabigarrenean, 1931`an alegia, Españia`n errepublika jarri zan, eta orduan ateak zabaldu eta etorri.

Bere aita zanak bi baserri zituan: bat, Kaminotxiki, pamilia bizi zana; bestea, Zaldunborda-berri, etxe xar bat, utsik.

Onako au berritu, bertara emazte bat ekarri, pamilia azi lurrak landu, Errenteria`ko esmalterian ogei eta bederatzi urtean lan egin; ori izan da, Ameriketatik etorri ezkeroztik, Irazusta`ren bizitza.

Orain, berriz, erretiroa artuta dago.

Etxeko baratza eta lurrak zaintzen ditu.

Seme-alabak kanpora ezkondu zaizkio.

Etxean, senar-emazteak pake-pakean.

Eta une orretan, bere burua bizi bearraren burrukatik libre antzean ikusi duanean, liburu au idazteko buruzbidea artu.

Zorionak, beraz, Juan Jose Irazusta`ri.

Zorionak eta esker milla.

Makina bat euskaldun or ibilli da, mundu guzian barrena: indianoak, mariñelak, pelotariak, mixiolariak, musikalariak, politikagatik alde egiñak eta abar.

Zer kontatua geientsuenak izango zuten.

Bañan papereratu dutenak, esku bateko beatzekin konta litezkela uste det.

Largos en facellas y cortos en contallas esan zuan gugatik norbaitek.

Eta esaera ori burua gora altxata errepikatzen degu.

Ederki, eman ere.

Literatura egiteko oso motzak izan gerala esan nai du, bañan ez gera orretzaz jabetzen.